Zerbitzuak

Osteopatia

Osteopatia

Eskuzko terapia bat da, gorputza osotasun baten gisa hartzen duen ikuspuntua izatea da haren ezaugarri nagusia. Sintomatologiari soilik erreparatu beharrean, aurretiko gorputzaren ebaluazio orokor bat eginez, min hori sorrarazten duen kausa ere tratatzea ahalbidetzen du.

Osteopatiak hainbat adar dauzka:

Erraietako osteopatia

Erraietako disfuntzioak lantzen dituen osteopatiaren adarra da.

Erraietako disfuntzioa organo batean gertatzen den mugikortasun alterazioa da. Organo horrek behar bezala ez funtzionatzea eragiten du eta horrek, hainbat arazo eta min sor ditzake, bai erraien inguruan, eta baita gorputzeko beste atal batzuetan ere.

Sor ditzakeen arazo horietako batzuk hurrengoak izan daitezke:

  • Hiato hernia
  • Lunbalgia kronikoa
  • Idorreria
  • Hilerokoaren mina

Garezurreko osteopatia

Garezurreko hezurren eta suturen tentsioak eta mugimendu galerak ebaluatzen eta tratatzen dituen osteopatiaren adarra da.

Teknika hauen helburua garezurreko suturen malgutasuna berreskuratzea edo orekatzea da. Horien bidez, jariakinen eta estruktura nerbiosoen lan egokia ahalbidetzen da.

Sor ditzakeen arazo horietako batzuk hurrengoak izan daitezke:

  • Zefaleak edo buruko minak
  • Estresa
  • Zorabioak eta bertigoak
  • TM (Giltzadura tenporomandibularreko arazoak)
  • Aurpegi-paralisia
Fisioterapia

Fisioterapia

Hainbat metodo, jarduketa eta tekniken multzoa da. Disfuntzio somatikoak eta organikoak dituzten, edo osasun maila egokia mantendu nahi duten pazienteei bideratutako jarduera da. Horren helburua beharren arabera egokitutako tekniken bidez, minak sendatzea, prebenitzea eta errekuperatzea da.

Aplikatzen ditugun teknika batzuk

Zulaketa Lehorra

Orratzak erabiliz gihar barneko puntu mingarriak (puntos de gatillo miosfacial edo trigger points bezala ezagutuak) lantzen dituen teknika da. Teknika honen bidez, hainbat min eta disfuntzio mekanikok sor ditzaketen kontrakturak modu azkar eta eraginkorrean lasaitzen dira.

Radiofrekuentzia

Hipertermia sakona edo diatermia ere esaten zaio. Kaltetutako ehunen erreparazioan laguntzen duen teknika da. Gainazaletik jardunda, zelulen ekarpena eta oxigenazioa hobetzen du eta geruza sakonenetara heltzea ahalbidetzen du.

Kinesiotaping

Giharrera egokitzen diren benda itsaskorrak jartzean datza. Benda horien ehundurak eta elastikotasunak egonkortasuna bermatzen du mugikortasuna murriztu gabe. Lesio ezberdinak tratatzeko balio du, giharretakoak, artikulazioetakoak, lotailuetakoak eta baita min neurologikoak lantzeko ere.

Teknika miosfaziala

Ebaluazio eta tratamendu metodo bat da. Mugimenduaren eta hiru dimentsiotan eutsitako presioen bidez, sistema miosfaziala lasaitzen du eta uzkurdurak askatzen ditu. Horren helburua, gorputzaren oreka funtzionala berrezartzea da.

Whatsapp