Nor gara

Gaindituz fisioterapia-osteopatia zentro bat da eta pertsonaren ongizatea du helburu, gugana datorren pertsona oro modu hurbil eta integralean artatuta.

Gure filosofia zu lehenestea da, zure beharrak identifikatzea eta zure ongizatearen errekuperazioan laguntzea; horretarako, hainbat metodo eta teknika erabiliko ditugu norberaren beharraren arabera.

Gure taldea hiru profesionalek osatzen dute:

Nagore Iraola

NAGORE IRAOLA

Oso pertsona aktiboa naiz, behatzailea eta enpatikoa. Betidanik interesatu izan zait giza gorputza, izan ditzakeen minen jatorria ezagutzea eta horiek sorrarazten dituen arrazoia aurkitzea; finean, gorputza ulertzea. Jakin-min horrek bultzatu ninduen Fisioterapia eta Osteopatia ikastera.

Olatz Amundarain

OLATZ AMUNDARAIN

Txikitatik miretsi izan dut bai giza gorputza eta baita egokitzeko duen gaitasuna ere; hori dela eta, Bilboko Unibertsitatean Fisioterapiako Gradua burutu nuen. Egun, fisioterapia eta osteopatia nire lanbide eta pasio bilakatu dira.

Amaia Otaegi

AMAIA OTAEGI

Nire lanarekiko konpromezua duen eta beti ingurukoei laguntzeko prest dagoen horietakoa naizela esango nuke.

Betidanik izan dut argi nire lanbideak giza osasunarekin zerikusia izango zuela. Txikitatik izan dut giza gorputzarekiko eta bere anatomiarekiko interesa eta pertsonen ongizatean laguntzeko grina ere aspaldian piztu zen nigan. Horrek guztiak Fisioterapia ikasketak burutzera eraman ninduen.

Whatsapp