Olatz Amundarain

Txikitatik miretsi izan dut bai giza gorputza eta baita egokitzeko duen gaitasuna ere; hori dela eta, Bilboko Unibertsitatean Fisioterapiako Gradua burutu nuen. Egun, fisioterapia eta osteopatia nire lanbide eta pasio bilakatu dira.

Nire egunerokotasunaren zati oso garrantzitsu bat da ariketa fisikoa, bai egitea eta baita hura sustatzea ere; horrenbestez, Fisioterapia, Jarduera Fisikoa eta Kirola izeneko minorra egin nuen, hainbeste maite ditudan alorrak batzeko asmoarekin.

Jakinminak mugarik ez duenez, eta eguneroko lanean nire pazienteen beharrei erantzuteko grinak mugituta, nire formakuntza zabaltzeko hautua hartu nuen, osteopatiako masterra eginez.

Egun dudan prestakuntza guztia baliatuta, nire pazienteen minen zergatia topatzea dut helburu; sintomei erreparatzeaz gain, arazoa sorrarazten duen kausa bilatuta eta landuta. Horrez gain, pazientearen eta fisioterapeutaren elkarreragina beharrezkotzat jotzen dut eta horretarako, pertsona osotasunean behatzen eta ulertzen saiatzen naiz; arazoei aurre egiteko tresna aproposenak ematea helburu izanik.

Whatsapp