Nagore Iraola

Oso pertsona aktiboa naiz, behatzailea eta enpatikoa. Betidanik interesatu izan zait giza gorputza, izan ditzakeen minen jatorria ezagutzea eta horiek sorrarazten dituen arrazoia aurkitzea; finean, gorputza ulertzea. Jakin-min horrek bultzatu ninduen Fisioterapia eta Osteopatia ikastera.

Izugarri maite dut nire lanbidea; pertsonak laguntzea, izan ditzaketen minak arintzea eta unean izan ditzaketen beharrei erantzutea. Paziente ororekin egiten dudan prozesua bakarra da eta betiere lagunduta sentitu daitezela bermatzen dut, baita ulertuta sentitu daitezela ere.

Aipatutako arrazoi horiek dira nire lanbidea maitatzeko arrazoiak eta baita egunez egun lanean gozatzeko arrazoia ere. Zorioneko sentitzen naiz nire lanbidean nire bokazioa aurkitu dudala esan dezakedalako.

IKASKETAK:

  • Fisioterapia Diplomatura.
  • Osteopatia titulazioa.

BESTE HAINBAT IKASTARO:

  • Sistema neuromeningeoaren mobilizazioa.
  • “Puntos gatillo” tratamendu kontserbadore eta inbaditzailea.
  • Fibrolisi diakutaneoa.
  • Kinesiotaping.
  • Kinesiologia aplikatua.
Whatsapp