Amaia Otaegi

Nire lanarekiko konpromezua duen eta beti ingurukoei laguntzeko prest dagoen horietakoa naizela esango nuke.

Betidanik izan dut argi nire lanbideak giza osasunarekin zerikusia izango zuela. Txikitatik izan dut giza gorputzarekiko eta bere anatomiarekiko interesa eta pertsonen ongizatean laguntzeko grina ere aspaldian piztu zen nigan. Horrek guztiak Fisioterapia ikasketak burutzera eraman ninduen.

Behin ikasketa horiek burututa, Osteopatiaren munduan murgildu nintzen, nire pazienteen patologiek atzean duen jatorria aurkitzeko helburuarekin eta pertsona oro, ahalik eta egokien, bere osotasunean ikusi eta ulertu ahal izateko.

Gugana jotzen duten pertsonen zainketan izan dezakegun gertuko tratua da lanbide honetatik gehien maite dudana. Profesional gisa dudan helburua, paziente bakoitzari behar duen laguntza eskaintzea da. Horretarako, bakoitzaren sintomak arretaz aztertzen ditut eta tratamendu pertsonalizatu bat bilatzen dut; beti ere enpatia oinarri izanik eta nigana jotzen duen pertsona bakoitzaren egoeran eragin dezaketen arlo desberdinak ulertzen saiatuta.

Whatsapp